Herri kirolen puntako hitzordua prestatu dute iganderako Oñatin

2017(e)ko otsailaren 17a, ostirala - 12:15etan eguneratua

Oñati. Aizkolarien Eusko Label Binakako txapelketako finala jokatuko da igandean. Lehenengo finalerdian Atutxa eta Mugartza II, eta Lopez de Azpilikueta eta Otaño izango dira aurrez aurre;bigarren saioan, aldiz, Vicente-Saralegi bikotea Irazuren eta Mindegiaren kontra. Bestalde, harri-jasotzaile gazteen finalean, Xabier Peñagarikano eta Iñigo Eizagirre arituko dira. 11.30ean hasiko da Herriko plazan (euria bada, Zubikoan). A.D.