Nafarroako Bertsolari Txapelketa Auritzera iritsiko da igandean

Viernes, 17 de Febrero de 2017 - Actualizado a las 06:07h

AURITZ- Igande honetan Nafarroako Bertsolari Txapelketaren 43. edizioaren final laurdenetako bigarren saioa emanen da Auritzeko Kultur Etxean, 17.30tan. Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatu du eta Auritzeko Udala eta Erroibarko Bertso Eskolako laguntza izanen du. Sarrerak egun berean Kultur Etxean har daitezke sei eurotan edota, aurretik, 948 790405 telefono zenbakian ere, lau eurotan. - P.C.