Sortuk asanblada irekia egingo du bihar Aranzadi ikastolan

2017(e)ko otsailaren 17a, ostirala - 12:16etan eguneratua

Bergara. Sortuk asanblada irekia egingo du bihar Aranzadi ikastolan (9.30ean). "Udal Gobernuak onartu dituen arrekontuak ez ditu Bergararen behar sozial, ekonomiko eta kulturalak inondik inora asetzen, eta atzera pausu handia eragiten dute arlo horietan guztietan", salatu zuen Sortuk prentsa ohar baten bidez. Azken hilabetetan Sorturen herri proiektuaren ardatzak jasoko dituen proposamena aurkeztuko dute. A.D.