‘Azken saskia’ dokumentala ikusgai izanen da

Berako Katubik ekoiztua, Paris, London eta New Yorken ere emanen dute

Sábado, 18 de Febrero de 2017 - Actualizado a las 06:08h

Jesus Mari Seinen historia kontatzen du dokumentalak.

Jesus Mari Seinen historia kontatzen du dokumentalak. (AZKEN SASKIA)

Galería Noticia

Jesus Mari Seinen historia kontatzen du dokumentalak.

igantzi- Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen duen aurtengo Laburbira programarako, Katubik Beran ekoiztutako Azken saskia dokumental laburra aukeratu dute, bertze 6 filmekin batera. Tartean, Kimuakeko hiru maisulan daude, “beraz ikaragarrizko ohorea da guretzat hor egotea”, dio Katubiko Oier Fuentes egileak. Horretaz gain, Euspot lehiaketako onenak ere egongo dira.

Aurtengoan, martxoaren 3tik apirilaren 7ra garatuko da Laburbira, eta guztira 32 herri eta hiritan egongo dira ikusgai lanak: Azpeitia, Sondika, Paris, New York City, Gasteiz, Larraintzar-Ultzama, Hernani, Ermua, Arespaldi-tza, Lazkao, Basauri, Arrasate, Soraluze, Zumaia, Sestao, Areatza, València, Araia-Asparrena, Usurbil, Bergara, Ordizia, Biasteri, Azkoitia, Mutriku, Arbizu, Elgoibar, London, Agurain eta Igorre.

Azken saskiaAzken saskiadokumentalean, Jesus Mari Seinen historia kontatzen da. Jesus Mari Sein Igantziko azken saskigilea izateaz gain, gaztainarekin saskiak lehengo eran egiten dituen azken nafarra da. Ikus-entzunezko honetan bere ofizioa eta bizi-tzaren errepaso bat egiten da, eta bere azken saskia egiten ikusten da, ogibide honen desagerpenaren arrazoien inguruko hausnarketa bultzatuz. Gogoratu behar da garai batean, plastikoaren aroan sartu baino lehen, hainbat eta hainbat saskigile izan zirela Igantzin, gehien bat Pasaiara saltzen zituzten arrain-saskiak egiten zituztenak.

Osorik ikusi nahi bada, aukerarik onena Laburbirako proiekzioetara hurbiltzea da, Azken Saskia filmaz gain beste lan interesgarri batzuk ikusgai izanen direlako. Bertzela, norbere herrian proiekzio bat antolatu nahi duenak, Katubirekin harremanean jarri behar da. Ber-tze aukera bat ere bada: Katubin harpidetu, hain zuzen KTB zerrenda pribatuan eta doan eta sarean ikusi. - A.A.A.