Antzerkia: ‘Skizopoziks, Markus’

Domingo, 19 de Febrero de 2017 - Actualizado a las 06:12h

Markos Gimeno Vesgak 2007an abiatu zuen Zerorajasoa proiektua. Urte hauetan euskarazko palindromoak (testu kapikuak) sortu eta plazaratu ditu zerorajasoa.com blogean, asteleheneroko AZA erronka planteatuz irakurleei. Ariketa hauekin 131 AZA, Palindromo ariketak liburua autoekoiztu zuen 2014ean, eta ariketa berri bat proposatzen jarraitzen du astero blogean. Blogean zein Twitterren bestelako hitzperimentutan ere aritu izan da Markus, tartean Eskizoberbak, SkizopozikS errezitaldiaren ardatz direnak.

Gaur, 19.00etan Itsas Aurre kultur etxean (Igeldo plaza, 4).