Erripan gora

Hiriko turismoaz

Por Enrike Diez de Ulzurrun - Domingo, 19 de Febrero de 2017 - Actualizado a las 06:07h

Galería Noticia

Azken bi urtean, kanpoko jende gutxiago etorri omen da hiriburuko mezeta nagusietara, eta horri kezkagarri deritzote udalean. Baina denok ederki dakigu zer egiten duten Sanferminetara etortzen diren aunitzek. Edariz beteriko autoa musutruk utzi bizpahiru egunez edozein tokitan -demagun, Arrotxapean-, Arrotxapeko zubia zeharkatu, igo San Domingoko aldapa Udaletxe aldera, edo Portale Berrikoa, San Lorentzo aldera, botila-festa egin, eta autora itzuli lotara. Ez dakit nik bisitari mota horri turista izena eman ote dakiokeen. Betor jendea nahi duen moduan, baina kendu bisitari horiek Iruñera datozen turisten estatistika ofizialetatik, eta batez ere, ez bultzatu Sanferminak kanpoko jendearentzat, bertakoentzat baizik. Festen ondotik, udal taldeek beren iri-tzia ematen dute jaiez, eta nago ez ote dioten gehiago errepara-tzen zenbatekoari nolakoari baino. Hau da, kanpoko jendea gehiago, festak hobeago;kanpoko jendea gutxiago, jaiak okerrago.

Sanferminak alde batera utzita egin beharko litzateke hiri buruzagia erakargarri, eta jakina, Hemingway bazter utzita, edo, hobe erran, hartaz eman den irudi osagabea. Aspaldi idatzi zuen Alberto Barandiaranek “Gaizkileen faktoria” idazle amerikarrari buruz, baina liburu horretan moldatutakoak nekez aurkituko ditugu turismo testu ofizialetan;nekez ere euskarari buruzko aipamenik;nekez, euskal kulturari buruzkorik. Sanferminez harata bada zer kontatu, zer ikusi eta zer erakutsi, bai kanpokoentzat bai hemengoentzat, eta urte osoan barrena;konparaziora, hiriaren historia bera, historia soziala, emakumeen ibilbidea, ibaia, 36ko zapalkuntza, lorategiak eta zuhaitz bitxiak, katedrala… Tira, katedrala ez daiteke doan ikusi, ez bada elizkizunetan eta “Larrosaren Izena” filmetik aterata dirudien Esklaboen Arrosarioan. Ez legoke gaizki artzapezpikuak aukera zabalagoa ematea.

Más sobre Vecinos

ir a Vecinos »