Disko berriaren aurkezpena: ‘Irauten’, Mikel Karton

Lunes, 20 de Febrero de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Mikel Karton bakarlari donostiarrak bere bakarkako ibilbideari 2010ean ekin zion. Aurretik Geure Kabuz (2007-2010) taldean aritu zen. 2014. urtean Protesta ahotsa izeneko diskoa kaleratu zuen. Hamahiru abestiz osaturiko diskoa dugu. 2017. urtean Irauten izeneko diskoa kaeratzear dago. Hamaika abestiz osaturiko diskoa izango da honako hau. Abesti guztiak berak konposaturikoak dira.

Otsailak 23an, 20.00etan, Donostiako La Notaría Bunker Kulturalean.