Morkaikok mendi eski irteera antolatu du martxoaren 18 eta 19rako

2017(e)ko otsailaren 21a, asteartea - 11:10etan eguneratua

Elgoibar. Morkaiko elkarteak mendiko eskia praktikatzeko Pirineoetara irteera antolatu du martxoaren 18 eta 19rako. Elur baldintzek eta eguraldiak laguntzen badute lehen etapa Hautacametik Baregesera egingo da eta bigarrena Baregesetik Saint Laryra. Izena martxoaren 8ra arte eman daiteke Morkaikoren bulegoan (asteazkenetan 19.00etatik 20.30era) edo morkaiko@morkaiko.net helbidera mezua idatziz. J.L.