1974an Laponian egindako eski zeharkaldia gogoan

2017(e)ko otsailaren 22a, asteazkena - 11:27etan eguneratua

Tolosa. Laponian egindako eski zeharkaldia gogora ekarriko du gaur Tolosako Bidaiarien Txokoan David Fernandezek, 20.00etatik aurrera. 1974 urtean Antxon Bandresekin batera egindako zeharkaldiaren berri emango du. "Tolosaldeko eskiaren bultzatzaileetako baten eskutik, zuzenean, espedizio aitzindari haren berri jasotzeko aukera polita da", gonbidapena luzatu dute Bidaiarien Txokotik. M.S.S.