Euskal Balearen ehiza dokumentala, gaur Kulturaten

2017(e)ko otsailaren 22a, asteazkena - 11:38etan eguneratua

Arrasate. ArraSasoi ekimenaren baitan, Euskal Balearen Ehiza ikus-entzunezkoarekin goza-tzeko aukera egongo da gaur Arrasateko Kulturaten (18.30ean). Asier Altuna Txokito arrasatearrak eta Jon Goikoetxea gasteiztarrak ekoitzitako surfari buruzko lana da hau. Olatu handien eta baleen arteko alderaketa eginik, olatu mota hauen bila joaten direnean surfalariek zer nolako esperientziak bizitzen dituzten konta-tzen dute bertan. Emanaldian egileek parte hartuko dute. A.D.