Euskara ikasten ari diren kanpotarrak hizpide 'BixiBixi'n

2017(e)ko otsailaren 22a, asteazkena - 11:28etan eguneratua

Segura. Hilabetean behin euskara ikasten ari diren kanpotarrak elkarrizketatu ohi dituzte Segura Irratiko BixiBixi saioan. Gaur, Juantxi Yakomini argentinarra izango da, besteak beste Argentinan burutzen duten Hator hona! proiektuko parte-hartzailea. Jon Urdangarin Maizpide euskaltegiko zuzendaria ere izango da saioan. Elhuyar zien-tzia elkartekoen saioan Goierrko Hitzako Mirian Luki izango da, besteak beste. 12.05ean hasiko da zuzeneko saioa. M.A.