Sarraldeko entsegu lokaletan izena emateko azken eguna

2017(e)ko otsailaren 22a, asteazkena - 11:31etan eguneratua

Urretxu. Zumarraga eta Urretxuko udalek musika taldeen-tzako lau entsegu lokal egokitu behar dituzte Sarralden, kontainerrekin. Horretarako, zortzi kontainer eskuratu dituzte: lokal bakoitza egiteko bi erabiliko dituzte. Entsegu lokal hauek erabili nahi dituzten taldeek eskaera aurkeztu behar dute bi udaletxetako batean. Eskaerak aurkezteko epea gaur itxiko dute, 15.00etan. A.Z.