Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Ibaialdeko ikasleak, gure ondarea QR-tuz

LODOSAKO ERAIKUNTZA HISTORIKO BATZUK AUKERATU ETA EUREN INFORMAZIOA QR kode bidez eskaini dugu

Testua eta argazkia Ibaialde Ikastola - Jueves, 23 de Febrero de 2017 - Actualizado a las 06:07h

Ibaialde Ikastolako ikasle taldea, eraikuntzen QR-ak jarri genituen egunean.

Ibaialde Ikastolako ikasle taldea, eraikuntzen QR-ak jarri genituen egunean. (Ibaialde Ikastola)

Galería Noticia

Ibaialde Ikastolako ikasle taldea, eraikuntzen QR-ak jarri genituen egunean.

Ibaialde ikastolako ikasleok Lodosako zenbait eraikuntza arkitektoniko berezi aukeratu eta hauen deskribapen idatzia eta ahozkoa prestatu dugu. Deskribapen hau hizkuntza ezberdinetan jarri ondoren, QR formatura bihurtu eta publiko osoari eskaini diogu. Egitasmo honen helburua Nafarroako ondarea ezagutu eta baloratzen hastea da. Gainera proiektu honek Vianako Printzea erakundearen babesa jaso du. Honen harira monumentu desberdinen arduradunekin hitz egiteko aukera izan dugu eta hauek dira beraiekin egin ditugun elkarrizketak.

Iñigo Ugalde Iñigo Ugalde bilbotarra da eta San Miguel elizako erretorea. Duela urte bete izendatu zuten postu horretarako.

Borondatezko lana da ala soldata bat jasotzen duzu? Bai, 800 euro jasotzen ditut.

Eliza zein urtetan eraiki zen? XVI. mendean.

Horrenbeste urteren poderioz aldaketaren bat izan al du? Eraikun-tza lanak XVIII. mendera arte luzatu ziren.

Zeintzu dira zure ustez elementurik aipagarrienak? Oker ez banaiz gurutziltzatuaren eta San Estebanen tailak dira zaharrenak, XVI. mendekoak. Aipagarriak dira ere erretaulan dauden San Miguel, San Emeterio eta San Celedonioren tailak.

Gaur egun nor da jabea? Aintzinean Lodosako kristauena.

Gastuak nork hartzen ditu bere gain? Gastu guztiak eliztarren ekarpenei esker ordaintzen dira. Aste honetan bertan kontu guztiak erakutsi dizkiegu.

Zer iruditu zaizu Ibaialde ikastolako ikasleen lana? Orijinala eta atsegina.

Zein ekarpen ekar diezaiokela uste duzu gure lanak horrelako eraikun-tzei? Herriaren sustraiekiko gertutasuna.

J.A. Saez LizanzuJose Antonio Saez Lizanzu armarridun etxe baten jabea da. Zaragozan bizi arren bera Lodosarra da eta esaten duenez Lodosar bezala harro sentitzen da, bere herriko etxerik zaharrena ez duelako desagertzen utzi.

Etxea zein urtetan eraiki zen? Del Aire kalera aldean dagoen etxea XVI. mendekoa da eta La Plazuelakoa XVII. mendearen bukaerakoa.

Horrenbeste urteren poderioz aldaketaren bat izan al du? Etxea erortzear zegoen eta barruan zegoena lapurtu egin zuen jendeak. Ia guztia eraman zuten, ateak, markoak, eskailerak, deus ere ez zegoen... Adreilu zatiak besterik ez zeuden. Ia dena biltzea lortu nuenean berreraikitzeari ekin nion 2009. urtean. Urte bat pasa nuen lan horretan, etxeak solairuko 700 m2 baititu.

Gaur egun nor da jabea? Ni eta nire andrea. Hala ere batzuetan udaletxeari uzten diogu iharduera desberdinak antola ditzan.

Norbait bizi al da? Ni neu, Lodosan nagoen asteburuetan.

Zeintzuk dira zure ustez elementurik aipagarrienak? La Plazuela aldeko fatxadak Vianako Printzearen babesa du. Etxearen alderik ikusgarriena XVIII. mendeko upategiak dira. Gainera eskailera erraldoi bat ere badugu. Arkitektoak etxeko sarreraren banaketa berezi bat egin zuen, non 2 pisu aurki ditzakegun. Etxeko egongela nagusia ere aipagarria dela uste dut.

Gastuak nork hartzen ditu bere gain, zuk ala laguntzaren bat jaso-tzen duzu? Gastu guztiak gure gain gelditzen dira, sekula ere ez dugu laguntzarik eskatu izan.

Zer suposatzen dizu balio historikoa duen etxe baten jabe izateak?Nik ez dut balore historikoa duenaren sentsaziorik. Bai, Lodosako etxe historiko bat zutik mantentzea lortu dugula.

Zein ekarpen eman diezaiokela uste duzu gure lanak horrelako eraikuntzei? Baloratuak eta errespetatuak izan daitezen. Etxe hau erabilgarri izatea gustatuko litzaidake eta horretarako edozein elkartearen eskueran dago.

Interesagarria den beste zerbait nahiko zeniguke aipatu? Etxe barruan dagoen guztia nire bildumako zati bat da. Etxea katalizatzaile bihurtzea da nire helburua, batez ere Lodosako herriaren ondarea maite duen edonorentzat, horrela guztion gozamenerako leku bihur-tzen delarik.

Morentin ahizpak Pili eta Juani Morentin Duarte San Gregorio ermita zaindu eta garbitzeaz arduratzen diren bi ahizpa dira.

Orain dela zenbat hasi zinetela lan horretan? Gure aitona-amonek egiten zutenenetik gaur arte.

Borondatezko lana da ala soldata bat jasotzen duzue? Bolondres egiten dugun lana da, familiaren tradizioarekin jarraitzea da gure asmoa.

Zein urtetan eraiki zen? XIX. mendearen bukaeran eraiki zen San Gregorioren omenez.

Zer iruditu zaizue Ibaialde ikastolako ikasleen lana? Oso lan ederra egin duzue. Ziur gaude lan asko egin duzuela eta esfortzu haundia eskatu dizuela.

Zer da gure lanetik gehien gustatu zaizuena? Zuen lanari esker jendeak herriko usadioen informazio gehiago izango duela.

Interesagarria den beste zerbait nahiko zenigukete aipatu? Asko gustatu zaigu QR-ak nola gelditu diren. Gure agurrik beroena jaso ezazue.