Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Lau ahots hizkuntza batez

Maika Etxekopar, Dani Alvarez, Elena Caballero eta Ander Larunbe dira Hiru Damatxo Ideia Faktoriak Korrikarentzat ekoiztutako dokumentalaren protagonistak, euskaraz eta euskara bizitzeko modu andana badirela erakusten dutenak.

Testua Miren Mindegia. Argazkia Utzitakoa - Jueves, 23 de Febrero de 2017 - Actualizado a las 06:07h

Lau ahots hizkuntza batez.

Lau ahots hizkuntza batez. (Utzitakoa)

Galería Noticia

Lau ahots hizkuntza batez.

“Nire aurrean daukadan unibertsoa ulertzeko erabaki nuen euskara ikastea” “Ene euskara, guztiena bezala, erabilpenarekin eraikitzen eta aberasten da” “Hizkuntzaren bitartez nire herria hobeki ulertzen dut, hori da ikasteko arrazoia” “Emakumeek erreferenteak behar dituzte euskarazko rapa egitera ausartzeko”

BatZuk. Aurtengo Korrikaren lema soila bezain zuzena da, eta hamaika interpretazio gordetzen ditu bere baitan. BatZuk-ek aniztasuna islatzen du, euskara bizitzeko, euskarak gu bizi-tzeko moduak andana direlako. Atzo, Korrikaren galaxia anitz hori osatzera datorren izar berri bat aurkeztu zuten Iruñean: Euskararen lau aurpegidokumentala. Bertan, euskara modu desberdinez bizi duten lau “aurpegi” azaltzen zaizkigu: Maika Etxekopar, Dani Alvarez, Elena Caballero eta Ander Larunbe.

“Euskal Herriko esparru desberdinetara iristeko euskaldun Batzuen aniztasuna erakutsi nahi izan dugu lan honekin”, azaldu du Asier Amondo Korrikaren koordinatzaileak. “Uste dugu, askoren artean, eredu interesgarria direla, Korrikaren bidez, herritar gehiago euskarara erakartzeko”. Dokumentala Hiru Damatxo Ideia Faktoriak ekoiztu du eta dagoeneko ikusgai dago Korrikaren webgunean.

Eskozia eta Nafarroaren arteanAnder Larunbe Iruñean sortu zen 1975ean. Aita nafarra eta ama eskoziarra, txikitan inglesa zuen etxeko hizkuntza. Kalean eta eskolan, alta, gazteleraz mintzatzen zen. “Hala ere, euskara ez jakitea hutsune bat zen niretzat. Euskara hiz egin nahi nuen, konturatzen nintzen nire egoera ironikoa zela. Nafarra eta eskoziarra izan, elebidun osoa izan eta hala ere ez jakin jatorrizko hitzkuntzak: euskara eta gaelikoa”. 17 urterekin euskara ikasten hasi zen eta, egun, euskaraz bizi daiteke: “Hizkuntzaren bitartez nire herria hobeki ulertzen dut, nire ustez horretarako ikasi beharko litzateke hizkuntza”.

Raparen euskarazko ahotsa Elena Caballero La Basu ezizenez da ezaguna rap munduan. 34 urteko etxabarritar hau lehenengo emakumea izan zen rapa egiten Euskal Herrian, eta lehenengoa ere euskaraz rapa abesten. Inguru erdaldunean hazi bazen ere -labe garaietako langile auzoa zen orduan Etxabarri-, gurasoen D ereduan matrikulatu zituzten bera eta bere anaia-arrebak. “Euskera? Qué coñazo’, pentsatzen nuen sarritan. Inguru guztia erdalduna zen”, aitortzen du. Nerabezaraoan hasi zen rapa egiten, gaztelera hutsean. “Selekta Kolektiboa hasi zen euskarazko rapa egiten eta, kasualitatea, beraiekin egin nuen nire lehenengo kontzertua: haiek euskaraz eta ni gaztelaniaz. Desastre hutsa izan zen”. Selekta Kolektiboa desagertu zenean, euskarazko raparen hutsunea betetzea erabaki zuen La Basuk. “Emakumeek erreferenteak behar dituzte euskarazko rapa egitera ausartzeko”, azpimarratzen du.

Xiberuko mintzairazEuskal an-tzerkigintzako aurpegi ezagunenetako bat dugu Maika Etxekopar (Gotaine-Iribarne, Zuberoa, 1987). Aitarekin euskaraz eta amarekin frantsesez ari-tzen zen. 11 urtetan, euskaraz ikasten jarraitzeko, Zuberoa utzi eta astetartez Lapurdin ikasten hasi zen. Bere herriko kaleetan euskaraz mintza-tzen zirenean, batzuk hura probokazio gisan hartzen zutela sentitzen zuen Etxekoparrek: “Beraiek xiberotarrak ziren eta gu euskaldunak”. Xiberuko Boza irratiaren aldeko kanpaina egiten ari zela etxez-etxe, ia familia guztietan euskaraz zekien norbait zegoela atzeman zuen Maikak, alta. Bi egoera topatu zituen: euskara galtzen utzi zuten familiak eta berreskuratzea lortu zutenak. “Ene euskara beste da, egungoa, berdeagoa eta nahasiagoa. Ene euskara, beste guztienak bezala, ene erabilpenarekin eraikitzen eta aberasten da”.

Galiziatik Euskal HerriraDani Alvarez Euskadi Irratiko kazetaria As Pontesen sortu zen, A Coruña (Galizia) ondoan dagoen herri txiki batean. Duela 20 urte etorri zen Euskal Herrira, kazetaritza ikastera. Hasiera batean ez nuen hemen gelditzeko asmorik baina lanean hasi eta Bilbon gelditzea erabaki zuen. 2002 urtean hasi zen euskara ikasten: “Zergatik euskara? Ez dago arrazoi argirik. Bi hizkuntza hitz egiten zuen herri batean sortu nintzen. Nire amak galegoz hitz egiten du eta nire aitak gaztelaniaz. Herri honetako hizkuntz egoera naturala da niretzat”. Hautu argia egin du Alvarezek: “Ez dut galdu nahi nire aurrean daukadan unibertso guzti hori”.