“Kezka” agertu du Zaldibiako Herrigintza taldeak

Udaletxe berria eta estalpea nolakoak izango diren erabakitzeko partaidetza prozesua egiten ari dira

2017(e)ko otsailaren 23a, osteguna - 06:11etan eguneratua

zaldibia- Zaldibian abian da herriko hainbat ekimen aztertzeko partaidetza prozesua. Zaldibia Herrigintza udal taldeak azaldu du prozesu hori aurrera ateratzeko sei hilabetez aritu direla lanean, bi zinegotziren bidez. Prozesua dinamizatzeko Aztiker enpresa kontrata-tzea erabaki dela adierazi du taldeak, eta horregatik talde eragile bat izendatzea erabaki zutela. “Lehenengo saioan lan-plana aurkeztu ondoren, zenbait proposamen taldetik kanpo zeudela ohartu ginen, gure iritzia ez zela ain-tzat hartzen. Hau da, erabaki asko taldeak adostu aurretik hartuta zeudela”, azaldu dute idatzi bidez.

Herrigintza “kezkatuta” agertu da talde eragilearekin izandako bileran haiek “ezer jakin gabe talde eragilea handitzea” erabaki zelako. “Hasieran jarritako baldintzak errotik aldatzen ziren eta ez zitzaigun hori egiteko inolako arrazoi sendorik eman”. Talde eragileak egindako azken bileran “ondorio garbiak” atera zirela azaldu dute, baina “oso zabalak”. Alegia, esan dute bi edo hiru aukera planteatu direla udaletxe berria eta estalpea egiteko. “Zalantzak ditugu ondorio horiek nola islatuko dituen arkitektoen proiektu batek, txostenean ondorio batzuen aldeko oso jarrera ezkorra adierazten delako, eta beste ondorio batzuen oso aldeko jarrera”. Hala ere, taldeak argi utzi du “hitza” bete eta lanean jarraituko duela. - M.A.