Odola emateko aukera izango da gaur arratsaldean Getarian

2017(e)ko otsailaren 23a, osteguna - 11:22etan eguneratua

Getaria. Getariako Gure Txeru elkarteak odol-ematea deitu du gaurko. 19.00etatik 21.00etara bitartean izango da odola emateko aukera, Getariako osasun zentro berrian eta emaile izan nahi duten guztiak ongietorriak izango dira. 18 eta 65 urte artean dituenak eta odola eman nahi duenak, bertara hurbildu besterik ez du. Gomendioetako bat odola eman aurreko hiru orduetan koipe gutxiko jakiak hartzea da. A.R.