Bera-Agerra ibilaldia prest du Agerra taldeak

Viernes, 24 de Febrero de 2017 - Actualizado a las 06:08h

BERA- Agerra mendi taldeak urtero antolatzen duen Bera-Goizueta mendi ibilaldia martxoaren 12an eginen da aurten. Martxoaren 8a baino lehen eman behar da izena elkartean edo 948 630362 telefonora deituz (gauez). Agerratik (goizeko 7etan abiatuko dira mendizaleak) eta Aginatik oinez (8.15ean autobusa hartu Agerran eta Agiñaraino hurbilduko ditu mendizaleak) edo Goizuetara autobusez (11etan abiatuta elkartetik) egin daiteke bidea eta Umore Ona elkartean bazkalduko dute denek. Bertan ordainduko da bai bazkaria, baita autobusa ere. Agerra Mendi Taldea elkarteak ez du bere gain hartuko gerta daitekeen edozein istripuren ardura. - A.A.A.