‘Pete Seeger gogoan’ diskoa grabatuko du Lou Topet taldeak

Sábado, 25 de Febrero de 2017 - Actualizado a las 06:13h

Lou Topet, Garate estudioetan, 2015. urtean.

Galería Noticia

Lou Topet, Garate estudioetan, 2015. urtean.

Donostia- Pete Seeger gogoan lau abestiko EPa grabatuko du Lou Topet taldeak Andoaingo Garate estudioetan datorren astean. Martxoaren 26an Bilboko Arriaga Antzokian eskainiko duten kontzertua probestuz argitaratuko dute Pete Seeger gogoan lan laburra, Joseba Irazoki eta Golvan Marín Valdiviaren kolaborazioarekin, besteak beste. Grabazioa Martxel Arkarazo teknikariarekin batera egingo dute eta Seeger zenaren bertsioak Harkaitz Canok euskaratu ditu.

Guztira, 300 aleko tirada zenbatua eta eskuz egina izango da, martxoaren 26an, Loraldia jaialdiaren baitan, Arriagan eskainiko duten kontzertuan saltzeko bokazioz argitaratuko dena. Dena den, edizio digitala dohain lortu ahal izango da seeger.loutopet.com webgunean izena emanda. - N.G.