Santelmoak antolatzeko bilera, asteazkenean

Zumaiako Udalak elkarte, talde edo norbanakoen proposamenak jasotzeko antolatu du bilera

Sábado, 25 de Febrero de 2017 - Actualizado a las 06:13h

Zumaia- Aurtengo Zumaiako Santelmoak datorren apirilaren 21etik 30era ospatuko dira, eta Udala jaiak antolatzen hasi denez, bilera bat antolatu du elkarte, talde edo ingurunean sor daitezkeen proposamenak jaso-tzeko. Bilera datorren asteazkenean, martxoaren 1ean, egingo da Alondegian, 19.00etan.

Beraz, Udaleko Kultura eta Jaietako sailak zumaiar guztiak gonbidatu ditu bilerara, “elkarlanean egitarau aberats bat osatzeko itxaropenez”. Dena den, dagoeneko egitaraua lantzen hasi direnek, edozein proposamen aurkezteko edo bilera baino lehen aurkezteko aukera izango dute Alondegiko kultur etxeko bulegora joanda, 943 861 056 telefonora deituta edo kultura@zumaia.eus helbide elektronikora idatzita. - A.R.