Ana Belen Araujo ‘mint&love’ eskulanak

“Enkarguz egiten dut lan. Modu horretan gauza askoz ere pertsonalizatuagoak sortzen ditut”

Ana Belen Araujo beasaindarrak bere pasioa aurkitu du eskulanetako ‘scrapbooking’ teknikan. Administrari moduan urte askoan aritu ondoren, langabezian hiru urte pasa ditu eta orain bere lan berriak guztiz betetzen du

M. Aranburu - Domingo, 26 de Febrero de 2017 - Actualizado a las 06:13h

entrevista bertan

Galería Noticia

entrevista bertan

ordizia- Hutsetik hastea ez da kontu erraza, baina lana eta pasioa badaude, arrera aterako da. Horixe da Ordizian bizi den Ana Belen Araujo beasaindarraren kasua. Hiru urtez langabezian egon ondoren, Ordiziako Udalak irailean martxan jarritako Ekimena programan parte hartu du eta Mint &love izeneko proiektua jarri du abian, eskulanetan oinarrituta.

Lanean urte askoan egon ondoren, langabezian gelditu zinen. Hala ere, eskulanetan oinarritutako proiektu bat jarri duzu abian. Nolakoa izan da prozesua?

-Bai, urte askoan egon izan naiz administrazioan lanean. Duela hiru urte, ordea, langabezian gelditu nin-tzen. Uda zen garai hartan eta deskantsatzeko denbora bat hartu nuen lehenengo, niretzako denbora. Hala ere, asteak pasatzen hasi ziren eta barnean hutsune bat sentitzen hasi nintzela ohartu nintzen. Azkenean lanik gabe nengoen eta zereginen bat behar nuen burua okupatuta mantentzeko. Denbora pasaren bat behar nuen lana bilatu bitartean.

Gauzak horrela, oporretara joan nintzen beti joan ohi garen kanpinean eta bertan eskulanak egiten dituen emakume batekin egin nuen topo. Nire arreta harrapatu zuen emakume hark. Alabarentzat diademak eta bestelako gauza politak egiten zituen ‘scrap’ teknika erabiliz. Nik ere eskulanak betidanik izan ditut gustuko eta horrela hasi nin-tzen scrapbooking-arekin.

Zer da zehazki scrapbooking kontzeptua?

-Scrapbooking-a ingelesezko bi hi-tzez osatuta dago. Batetik, ‘scrap’ ebakina da, eta bestetik, ‘book’ liburua da. Hainbat prozesu kreatibo batzen duen arte bat da, laburtuta. Teknika honen helburua da oroitzapenen konposizioak egitea, argazkiak oinarri direla. Modu horretan hainbat gauza sor daitezke;hala nola, argazki albumak, bidai egunkariak, txartelak, gonbidapenak... Oso zabala da.

Txikitatik gustatu izan zaizu eskulanak egitea baina teknika berria da zuretzat hau. Ikasi egin behar izan duzu?

-Bai, kurtso batzuk jaso izan ditut. Beasainen dagoen Arteka dendara joan nintzen galdetzera eta han tailerrak ematen zituztela esan zidaten. Bi aldiz pentsatu gabe izena eman nuen. Bertako ikastaroetan gauza asko ikasi nituen eta gainera konturatu nintzen ikaragarri bete-tzen zidan zerbait zela. Pentsa gauzak nola diren, egun nik neuk ematen ditudala Artekan ‘scrapbooking’ tailerrak. Denda horretaz gain beste hainbat lekutan ere banabil nik egindako gauzak erakusten eta zeintzuk diren teknikak azaltzen.

Langabezian zeudela Ordiziako Udalak abiatutako Ekimena proiektuan parte hartzea erabaki zenuen.

-Ekimena proiektuaren berri izan nuen, eta artean nahikoa denbora neraman langabezian. Motibazio falta nuen une hartan eta aukera paregabea zela pentsatu nuen. Zerbait behar nuen, gustatuko zitzadan zerbaiti heltzea. Proiektu horrekin, gainera, nire baliabide pertsonalak entrenatzeaz gain lan merkatuan eskatzen diren konpetentziak sendotzeko aukera ere izango nuela ikusi nuen.

Zer moduzko esperientzia izan da?

-Ekimena programari eskeri ikusi nuen ordura arte egiten nuen lanean pozik nenbilela, baina ez ninduela betetzen. Benetan gustatzen zaidana ‘scrapbooking’-a dela kontura-tzeko balio izan dit.

Horretaz jabetzeaz gain, pauso bat eman eta zure marka ere sortu duzu, ezta?

-Bai, ‘Mint &love’ izena du nire markak. Badu bere zergatia izen horrek: Mint, menta koloreagatik jarri diot, gehien gustatzen zaidan kolorea delako eta love, euskaraz maitasuna da eta maitasun handiz egindako lana delako jarri beharra neukan izenean.

‘Scrap’ teknika erabiliz egindako albumak, gonbidapenak, koadernoak eta beste hainbat gauza eskaintzen ditut. Enkargu bidez egiten dut lan eta Facebook bidez eskatu daitezke. Modu horretan lan egitea askoz ere pertsonalizatuagoa da, azkenean bezeroaren estiloa errespetatzen dut eta nahi duen horretara mugatzen naiz. Egia esan, egiten dudan lan bakoitza oso berezia da niretzat.