Mozorrotzea gustuko dute Buruntzaldean

Inauteriek eztanda egin dute eskualdeko herri guztietan ilusioz eta umorez gainezka

Aitziber Mugaren erreportajea eta argazkiak - Domingo, 26 de Febrero de 2017 - Actualizado a las 10:17h

Elefante familia airos bat Andoainen.

Elefante familia airos bat Andoainen.

Galería Noticia

Elefante familia airos bat Andoainen.Usurbilgo zeru urdinaren azpian, atmosfera kutxatzen duten kotxeak eta enpresak.

Inauteriek urtetik urtera indar gehiago hartzen ari dira Buruntzaldean. Lasarte-Orian konpartsen aurkezpena izan zen eguerdian, han zeuden akelarrea, zirko oso bat, tuna eta sevillarrak, besteak beste. Txaranga doinuak nagusi izan ziren beste herrietan, Usurbilen adibidez, aurten ingurumena gaia aukeratu dutelarik. Greenpeace-eko Rainbow Warriors itsasontzi ospetsuak ez zuen utzik egin eta herrira bertaratu zen. Arratsaldean, desfileak egon ziren Andoain, Lasarte-Orian eta Urnietan. Gaur festak Lasarte-Orian, Andoainen eta Hernanin jarraituko du. Gainera, Astigarragan, arratsaldean, Euskal Inauteriak egongo dira. Astigar taldeko dantzariak Ergoiatik abiatuko dira Lantzeko inauteriko dantzak eta Sorgindantza eskaintzera. l