Aimar Karrika, Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetara

Auriztarra gailendu zen larunbatean jokatutako saioan, Eneko Lazkozi puntu erdiko aldea aterata

Martes, 28 de Febrero de 2017 - Actualizado a las 06:07h

Aimar Karrika, Lakutzan jokatutako saioan.

Aimar Karrika, Lakutzan jokatutako saioan. (Argazkia: Utzitakoa)

Galería Noticia

Aimar Karrika, Lakutzan jokatutako saioan.

iruñea- Nafarroako Bertsolari Txapelketako hirugarren final-laurdenean Aimar Karrikak lortu zuen garaipena, joan zen asteburuan Julio Sotok eta Xabier Terrerosek egin moduan final-aurrekoetarako pase zuzena eskuratuz. Zehazki, martxoaren 26an Agoitzen ospatuko den saioa izanen du Karrikak finalean aulkia lortzeko aukera.

Eneko Lazkozi puntu erdiko aldea bakarrik atera zion larunbatean Lakuntzan jokatutako final-laurdenean Auritzeko bertsolariak. 200 bertsozale bildu ziren herriko Kultur Etxean, Nafarroako Bertsolari Txapelketaren hirugarren final- laurdena bertatik bertara jarrai-tzeko.

200 bertsozale baino gehiago bildu ziren saioan. Kantuan, Egoitz Gorosterrazu, Aimar Karrika, Oier Lakuntza, Eneko Lazkoz, Joanes Illarregi eta Iker Gorosterrazu aritu ziren.Lakuntzako Luis Fuentes ikastetxeko ikasleen agurrak eman zion hasiera Ainhoa Aranburuk gidatutako saioari.

Saio puntugarriaren ostean, Aimar Karrikak eskuratu zituen puntu gehien, 344,5, eta horrenbestez, martxoaren 26an Agoitzen jokatuko den hirugarren finalaurrekorako sailkapen zuzena eskuratu du. Haren atzetik sailkatu ziren Eneko Lazkoz, Iker Gorosterrazu, Joanes Illarregi, Oier Lakuntza eta Egoitz Gorosterrazu. Bost bertsolari hauek gainontzeko final-laurdenetako puntuazioen zain egon beharko dute hurrengo fasera sailkatzen diren jakiteko. - M.M.P.