Aingeru Guardakoaren eguna ospatzeko hiru meza izango dira bihar

2017(e)ko otsailaren 28a, asteartea - 13:14etan eguneratua

Azkoitia. Urtero legez, azkoitiarren Aingeru Goardakoaren eguna ospatuko dute bihar izen bereko baselizan. Guztira hiru meza egongo dira bihar XVIII. mendeko eraikin erlijiosoan. Lehena (Meza Nagusia) 10.00etan izango da eta horren ondoren beste bi ofizio egongo dira;12.00 eta 13.00etan, hain zuzen ere. Herrian ohitura denez, erroskilak saltzeko postuak jarriko dituzte Aingeru Guardakoaren ermitaren bueltan. J.L.