Bilduk herri galdeketei buruzko bilera antolatu du biharko Zabielen

2017(e)ko otsailaren 28a, asteartea - 13:12etan eguneratua

Mutriku. EH Bilduk Herri-galdeketak gaiari buruzko bilera antolatu du biharko (19.00etan) Zabiel kultur etxean. Mutrikuar guztien partaide-tzari irekita egongo den batzar horretan sokamuturra, portua, komentua edo Azkiaga eremuaren inguruan proposatutako galdeketak jorratuko dituzte. Bildukoen ustetan, "herri-galdeketen dinamikak aktibatzea lortuko balitz, herri hau beste aro berri batean kokatuko genuke". J.L.