Igartzabal eta Rubio lehenak izan dira Ormaiztegin

155 KORRIKALARIK PARTE HARTU ZUTEN IGANDEAN OSPATU ZEN | XI. Sahara Krosean

M. Aranburu Anjel Elorza - Martes, 28 de Febrero de 2017 - Actualizado a las 06:09h

Igandean, Ormaiztegiko XI. Sahara Krosean familia bereko lau kide lasterketan korrika.

Igandean, Ormaiztegiko XI. Sahara Krosean familia bereko lau kide lasterketan korrika.

Galería Noticia

Igandean, Ormaiztegiko XI. Sahara Krosean familia bereko lau kide lasterketan korrika.

ormaiztegi- Igandean Salem Hach Embareken Oroimenezko XI. Sahara Krosa ospatu zuten Ormaiztegin eta Juanjo Igartzabal zumarragarrak eta Izaro Rubio ordiziarrak izan ziren lehenak iristen aurtengo proban. Guztira, 155 korrikalarik parte hartu zuten igandeko krosean: 137 gizonezko eta 18 emakumezko.

Igartzabalek 33:12ko denbora behar izan zuen 10 kilometroko ibilbidea osatzeko, eta haren atzetik sailkatu ziren Asier Martinez (34:10) eta Miguel Angel Encina (34:13). Izaro Rubiok, aldiz, 38 minutu eta 37 segundo behar izan zituen ibilbidea osatzeko. Bigarren sailkatua Lurdes Colomo izan zen eta 39:14an guru-tzatu zuen amaiera. Bestalde, hirugarren postuan Eguzkiñe Zabaleta iritsi zen eta 40:45eko denbora egin zuen.

Aurtengo berrikuntza kros laburra izan da-5,4 kilometrokoa- eta guztira 52 korrikalarik hartu zuten parte

berritasunakAurtengo edizioaren berritasuna proba nagusiaz gain -10 kilometrokoa- beste kros baten sorrera izan da, 5,4 kilometrokoa. Kros laburra egitearen helburua hamar kilometroko lasterketa nagusia batzuentzat “luzeegia” dela eta beste aukera hau eginda guztiek ere parte hartzeko aukera izatea da.

Gizonezkoetan lehena Gaizka Sarasola izan zen 17:49ko denborarekin eta emakumezkoetan Arantxa Atxukarro 23:29ko denborarekin. Gizonezkoen podiuma Adrian Pajaresek (18:03) eta Andoni Saldiasek (18:21) osatu zuten, eta emakumezkoena Naia Lopezek (24:08) eta Arantxa Zapatak (27:02).

Kasu honetan, guztira 52 lasterkari elkartu ziren, 29 gizonezko eta 23 emakumezko.

Krosean eskuratutako diru guztia Saharara bideratuko dute, Gipuzkoako Sahararen Lagunak elkartearen bidez. Urtero eskuratutako diruarekin hainbat proiektu jartzen dituzte martxan bertan.