Lazkaoko Hiribarren kalea itxita egongo da aste honetan

2017(e)ko otsailaren 28a, asteartea - 13:07etan eguneratua

Lazkao. Atzo hasi eta igandera arte, Lazkaoko Hiribarren kalea itxita egongo da ibilgailuentzat. Erabaki horren arrazoia Iturgaitzaga auzoko eremuan egiten ari diren lanak direla eta hartu dute, eta horregatik ezingo dute ibilgailuek bertatik pasa. Modu horretan, zirkulazioan aldaketak egongo dira eta Iturralde kaletik bideratuko da trafikoa. Aldaketak, oraingoz, aste bat irautea aurreikusten dute. M.A.