Adineko emakumeen zailtasunei buruzko solasaldia izango da bihar

2017(e)ko martxoaren 1a, asteazkena - 13:09etan eguneratua

Azpeitia. Hilaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Baigera jubilatuen elkarteak mahai inguru interesgarria antolatu du biharko (16.30ean Baigera Ieko aretoan). Solasaldia Adinekoa eta emakumea izatearen zailtasunak zahartzaroan izenburupean burutuko da eta hizlariak Duintasun taldeko kidea den Marian Esnaola eta Udaleko Hirugarren Adineko teknikaria den Mariarro Alberdi izango dira. Moderatzaile lanetan Estitxu Elduaien, Udaleko Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia, arituko da. J.L.