Aizkorrimendikoak, inauterietan Uzturrera

Miércoles, 1 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:10h

Galería Noticia

mendia eta festa elkartuta.Igandero zita izaten dute Beasaingo Aizkorrimendi elkartekoek. Azkeneko irteera joan den igandean egin zuten eskola umeekin batera eta Tolosa aldera gerturatu ziren. Eguraldi ona lagun zutela Uzturre mendia igo zuten, eta ondoren, Tolosara jaitsi ziren bertako mozorroetaz eta inauterietaz gozatzera. Behin festa amaituta guztiak etxera itzuli ziren. Mendia eta jaia uztartzea lortu zuten inguratu zirenek igandean. Guztira, 50 bat lagunek osatu zuten ibilbidea. Argazkia: N.G.