M- lehiaketa antolatu du Beasaingo euskaltegiak

Martxoaren 6a bitartean, euskaltegikoek egindako galderari erantzuna eman beharko zaio

Miércoles, 1 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:10h

beasain- Aurten ere Beasaingo Udal Euskaltegiak M-Lehiaketa antolatu du Martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko Eguna, ospatzeko. Hainbat arlotan emakumeek egiten duten ekarpena eta ahalegina ikusaraztea lortu nahi dute lehiaketarekin. Horrela landa gunean murgiltzeko proposamena egin du Udal Euskaltegiak, arlo horretan “Goierriko emakume euskaldunek jorratutako bidea hobeto ezagutzeko”.

Hasia da lehiaketa eta martxoaren 6ra arte, egunero galdera bana egingo dute. Galderak euskaltegiko blogean (beasaingoudaleusk.blogariak.net) eta Facebook-en argitaratuko dituzte eta beasain.eus-en ere bai. Erantzunak e-postaz (euskaltegia@beasain.eus), blogean, Facebook-en edota paperean euskaltegian bertan eman dira. - M.A.