Sanlok benjaminentzako entrenamenduak hasiko ditu hilaren 12an

2017(e)ko martxoaren 1a, asteazkena - 13:10etan eguneratua

Elgoibar. Elgoibarko Sanlo taldeko eskubaloi eskolak benjamin mailako neska-mutilei zuzendutako entrenamenduak eskainiko ditu hemendik aurrera, "hilean behin edo birritan, igandetan". Saioak eskubaloian jokatzen ikasteko gogoa duten "3. eta 4. mailetako haurrei" zuzenduta daude eta IMH kiroldegiko kantxan egingo dira, 10.00etatik 12.00etara bitartean, hain zuzen ere. Lehen entrenamendua hilaren 12an egingo da eta interesatuek "agertzea besterik ez dute egin behar". J.L.