Ate Idekien Eguna izanen dute Askin Haur Eskolan

Jueves, 2 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:08h

DONEZTEBE- Larunbat goizean ate irekien jardunaldia burutuko da Askin Haur Eskolan eta egoitza, proiektua eta lan taldea bertatik bertara ezagutzeko aukera izanen da. 2017-18 ikasturterako aurrematrikula martxan jarri du Udalak, martxoaren 1etik 15era. 0-3 urte bitarteko umeendako zerbitzu hau erabili nahi duten familiak udal bulegoetatik pasatzen ahal dira informazioa eta dagokion dokumentazioa eskatzeko. - A. Arotzena