Haziaren Eguna Beran ospatuko dute larunbatean

Rikardo Baroja eskolako idorpean hazien trukea eginen dute, solasaldiak eta bazkaria Etxalarren

Jueves, 2 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:08h

bera- Bidasoko Hazien Sareak antolatutako Haziaren Eguna larunbatean ospatuko dute Beran. 10.30ean hasiko da Rikardo Baroja eskolako idorpean. Han mahai batzuk izanen dira, ekartzen diren haziak paratzeko, eta noski, han direnak nahi dituenak hartzeko. Mahai horien inguruan, hazi bakoitzari buruzko ezagutzak elkarbanatuko dituzte. Hamaiketakoa eskainiko dute. Eguerdi aldera Solasaldi Irekia eginen dute. Besta borobiltzeko, eta segitu nahi dutenentzat, bazkaria eginen dute Etxalarko Txokoan. - A.A.A.