Kantu bazkaria antolatu dute Ibardingo Mendikon

Jueves, 2 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:08h

bera- Ibardingo Mendiko sagardotegian Kantu Zahar bazkaria antolatu dute aurten ere, martxoaren 11n. Larunbat horretan 14.00etan eginen den bazkariaren eta bertan banatuko den kantu liburuaren prezioa 45 eurokoa da. Gainera, urtetan Cederna-Garalurren eskualdeko garapen-agentea izan den Arantxa Arregiri omenaldia eskaintzeko aprobetxatuko dute. Angel Mariezkurrena (antolatzailea), Aitor Mendiluze bertsolaria, Frantzisko Santxotena (eskujolea) eta Aitor Ibarra Jalisko (tronpeta) ohikoak izanen dira. Berrikuntza nagusiak, berriz, Zuberoako 26 emakumek osatzen duten Buhaminak abesba-tza eta Eskozia eta Irlandako zeltiar musika jotzen duen Ivan Allue bilbotarra izanen dira. Izen-ematea edo erreserba 948 630 302 edo 670 365 011 telefonoetan egin daiteke. - A. Arotzena