Matxitxakoko ekitaldian parte hartuko du Getariak

Getariako Udalak 80. urteurreneko ekitaldian parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak

2017(e)ko martxoaren 2a, osteguna - 06:11etan eguneratua

Getaria- Igande honetan, martxoaren 5ean, 80 urte beteko dira Matxitxakoko borroka izan zenetik, eta Matxitxako Elkarteak, Bermeoko Udalak eta Gogora institutuak gertaera haiek gogora ekartzeko ekitaldia antolatu dute. Ekitaldi horretan Getariak ere parte hartuko du;izan ere, borroka hartan zenbait getariar ere izan ziren.

Borroka hark oso emaitza gogorrak utzi zituen eta getariarren artean ere ez zen gutxiagorako izan;hain zuzen ere, 1936 eta 1939 artean 52 getariar aritu ziren Euzko Gudontzidian. Haietatik bederatzi hil egin ziren eta beste bost zaurituak izan ziren;beste hainbatek, berriz, kartzela-zigorrak jaso zituzten.

Getariako Udala azken urteotan memoria historikoa berreskura-tzen dabil, eta beste urrats bat eman nahi izan du igandeko ekitaldian parte hartuz. “Gure herriarentzat tristea eta gogorra izanik, memoria kolektiboan lekua izan behar du, zalantzarik gabe eta beharrezkoa ikusten dugu getariarron presentzia oroimen-ekitaldi horretan”, adierazi dute Udaletik. Hala, herritarrak ekitaldira bertaratzera gonbidatu eta animatzen dituzte.

EkitaldiaBermeon izango da ekitaldia, Nestor Basterretxearen Matxitxakoko guda izeneko eskulturaren aurrean, 12.00etan. Getariatik goizeko 10.00etan irtengo dira autobus geltokitik eta ekitaldia amaitzean, eguerdi aldera, itzuliko dira autobusean bertaratzen direnek. Udaletik jakinarazi dutenez, ekitaldian parte hartu nahi dutenek turismo bulegoan eman beharko dute izena. - A.R.