Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Dantza eskolan: Dantzabidea

seigarren mailako ikasleak dantzari garaikide gisa aritu ziren astebetez barañaingo auditorioan

Testua eta argazkia Alaitz Ikastetxe Publikoa - Viernes, 3 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:07h

Gogor entseatu zuten gure ikasleek ikuskizun on bat eskaintzeko.

Gogor entseatu zuten gure ikasleek ikuskizun on bat eskaintzeko. (ALAITZ IKASTETXE PUBLIKOA)

Galería Noticia

Gogor entseatu zuten gure ikasleek ikuskizun on bat eskaintzeko.

etxeko berriak

Esperientzia liluragarria joan zen astean Barañaingo Alaitz Ikastetxe Publikoan izan genuena. Seigarren mailako ikasleak dantzari moderno gisa aritu ziren astebetez, Fernando Saez de Ugartek zuzentzen duen Dantzaz konpainiaren bidez, Barañaingo Auditorioak lagunduta. Aktibitate honetan, Uharteko Virgen Blanca Ikastetxeko ikasleek hartu dute parte ere.

Aste honetako lanaren amaiera gisa, Barañain Auditorioan ikasleek lau dantza-lan burutu zituzten eta Dan-tzaz taldeko nazioarteko dantzariek Harri, Orri, Ar izeneko lanaren behin betiko muntaia estreinatu zuten, Nora Bengoetxea gidapean.

Aipatutako konpainiako sei dantzariak gure eskolan egon ziren. Seigarren mailako ikasleekin batera bi dantza-lan asmatu eta gogotsu entseatu ondoren, prest geratu ziren estrenaldirako. Saioez gain, elkarrekin egon ziren bazkalorduetan eskolako jantokian, beraien arteko harremanak biziki garatu zirelarik.

Azkenik, egun nagusia iritsi eta, Barañáin Auditorioa beteta izanik, ekitaldia burutu zuten, bukatzean txalo berosk jaso zituztelarik.

Esan bezala, benetan esperientzia polita! Ziur dantza garaikidearekiko jakinmina ikasle bat baino gehiagorengan sortu dela. Ah, eta gure eskerrik beroenak honetan parte hartu duten pertsonei, bereziki seigarren mailako ikasleei eta bere monitoreak izan diren Olaia, Séme, Gill, Juliana, Miren eta John dantzariei. ZORIONAK GUZTIOI!