Bisita gidatu berezia egingo du Arma Plazak Martxoaren 8a dela eta

2017(e)ko martxoaren 3a, ostirala - 11:42etan eguneratua

Irun. Hondarribiko Arma Plaza Fundazioak, hiriaren ondarearen zainketa eta hedatzerako erakundeak, bisita gidatu berezi bat antolatuko du datorren asteazkenean, martxoaren 8ko Emakumearen Eguna dela eta. Egun horretan, 11.00tan, Arma Plazako informazio eta interpretazio gunetik aterata, Hondarribitik pasatako zenbait emakume entzutetsu izenburuko ibilbide gidatua egingo da, doan, nahi duen orori zuzenduta. X.S.