Ismael Manterolak ‘Maite ditut maite’ aurkeztuko du gaur

Arte historialari zumaiarrak bere lana hitzaldi formatuan aurkeztuko du

Ane Roteta - 2017(e)ko martxoaren 3a, ostirala - 06:12etan eguneratua

Ismael Manterola arte historialari zumaiarra.

Ismael Manterola arte historialari zumaiarra.

Galería Noticia

Ismael Manterola arte historialari zumaiarra.

Zumaia- Ismael Manterola arte historialariak Euskal Herriko XX. mendeko artearen transmisioari buruzko hausnarketa egin du Maite ditut maite argitaratu berri den liburuan eta lan hori aurkeztuko du gaur bere herrian, Zumaian. Arratsaldeko 19.00etan izango da Alondegiko Oxford aretoan, eta Manterolak berak azaldu duenez, hitzaldi formatua izango du aurkezpenak, “liburuaren eduki batzuk hartu eta horiek azalduz”.

Artea da liburuaren ardatza baina transmisioaren ikuspuntutik egin du azterketa historialariak: “Konturatu nintzen XX. mendeko euskal artearen une garrantzitsuenetan antzeko kezkak edo gaiak azaltzen zirela eta horrek mende hasieratik bukaerara transmisio bat egon zela pentsatzera eraman ninduen”.

“Euskal Herriko XX. mendeko artearen inguruko hausnarketa bat izatea zen nire asmoa, intuizioan edo hausnarketan oinarritua, baina egia da azkenean liburu akademikoagoa izaten amaitu duela. Ez da erabat akademikoa, baina badauka asmo dibulgatibo bat;nik uste dut, zerbait hibridoa atera dela”, azaltzen du zumaiarrak. Hala, hiru zatitan banatu du liburua;lehenengoan, euskal artearen ideiari buruz hitz egiten du, bigarrenean, arte ezberdinen arteko loturak lantzen ditu;eta hirugarrenean, berriz, artearen sistemaren edo azpiegituraren inguruko kezkak jorratzen ditu. Amai-tzeko, epilogo moduan, laugarren kapituluan transmititu ez den horri buruzko hausnarketa bat egiten du.

SentsibilitateaHerriko arte mugimendua hizpide hartuta, berriz, uste du Zumaian “beti izan dela bizitza artearen inguruan”. “Sentsibilitate handi xamarra dauka jendeak herrian, erakusketa areto batzuk badaude eta programa ere ez dago gaizki. Artearen inguruko maila polita dagoela esango nuke”, gehi-tzen du Manterolak. Zentzu horretan, bere liburua “zumaiarra” atera dela azpimarratzen du, Aran Santamaria artistak egin baitu azalaren diseinua, eta zuzenketak, berriz, Leire Aranok.