Gerardo Munguia ‘KARMEN ETXALARKOA’ PASTORALAREN EGILEa

“Batasuna eman dezake herri-antzerki honek”

Hainbat Pastoral ikusi eta “ikasia ere”, bere pasioa taularatzeko aukera izanen du ‘Karmen Etxalarkoa’ Pastoralaren egileak

Aitor Arotzena - Sábado, 4 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:10h

Gerardo Munguia, pastoralaren egilea.

Gerardo Munguia, pastoralaren egilea. (Argazkia: A. Arotzena)

Galería Noticia

Gerardo Munguia, pastoralaren egilea.

ETXALAR- Ilusioz beterik ageri da Gerardo Munguia idazlea, Pastorala Etxalarren taularatzeko aukerarekin.

Nola gogoratu zitzaizun Pastorala idaztea?

-Prosper Meriméeren nobela irakurri nuelarik, aspaldian, ni tragediazalea bainaiz, pentsatu nuen polita litzakeela oholtza batera igaitea, eta sobera pentsatu gabe, ene plazerarendako idatzi nuen. Gero, pentsatu nuen, zergatik ez Etxalarrera ekarri? Nobela honetan Karmen Etxalarkoa zela ageri da eta Jose baztandarra zela. Etxalartarrekin harremanean jarri eta beraien oniritzia jaso ondotik, Pantxika Urrutyrengana joan nintzen, aspaldiko lagunak baigara. Proposamena luzatu nion, pastorala irakurri eta halaxe erran zidan: “Pastoral honekilan maitemindu naiz”.

Gisa honetako herri-antzerkirik egin da lehen Nafarroan?

-Zuberoan aski ezagun eta zabaldua da Pastorala. Nafarroan eta Hegoaldean sortutako bigarren Pastorala izanen da. Duela bi urte Joxemiel Bidador Pastorala taularatu zuten Iruñean, baina hau herri-antzerki moduan, lehena izanen da Nafarroan, Zuberoan egiten duten gisara, herri bat mugituko duen pastorala. Dena den, hor daude Misterio de Obanos, iaz Bargotan egin den Joanes de Bargotaren inguruko ikusgarria, Otsagabiko . Horiek ere herri-antzerkiak dira. Herritarrak lotzen ahal ditu eta herri ttikiak hustutzen ari diren honetan, herritarren arteko batasun bat eman dezateke herri-antzerki hauek.