Gazte Zerbitzu berriaren bilera izango da gaur

Zarauzko zerbitzua definitzeko gazteak gonbidatu dituzte gaurko hitzordu garrantzitsura

Sábado, 4 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:14h

Zarautz- Zarauzko Gazte Zerbitzu berria sortzeko prozesuan hirugarren fasean murgilduta dabiltza eta gaur bilera bat egingo dute orain arte ateratako ondorioak aztertzeko eta 18-30 urte bitartekoentzat etorkizuneko aholkularitza gune izango den Gazte Zerbitzua nolakoa izatea nahi duten definituko dute parte-hartzaileek. 10.00etatik 13.00etara izango da Etxezabala eraikineko bilera gelan.

Aditzera eman dutenez, azken txanpa honetan gazte gehiagoren parte-hartzea ezinbestekoa da. Proiektuan murgilduta dagoen gazte motorrak momentu garrantzitsua dela nabarmendu du, eta gazteak gonbidatu ditu hitzordura, “gazteen beharrei egokitutako etorkizuneko zerbi-tzua guztiok alea jarriz defini-tzeko”. - A.R.