Azkoitri triatloi taldeak 40 kide izango ditu denboraldi berrian

Domingo, 5 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:15h

Zazpi herrietako ordezkariekin.Azkoitiko Azkoitri triatloi klubak zazpi herri desberdineko 40 laguneko taldearekin ekingo dio denboraldi berriari. Horien artean 10 azkoitiar, 2 zestoar, elgoibartar bat, bergarar bat. 2 errezildar, albiztuar bat eta 23 azpeitiar daude. Aurtengo denboraldirako, Azkoitri klubak ondorengo babesle nagusiak izango ditu: Disdira bitxitegia, Larramendi Cenor, Sidenor, Lau neumatikoak eta Errotaundi okindegia. Klubak aurreratu duenez, aurtengo Azkoitiko XVIII. duatloia apirilaren 9an egingo da, “sprint modalitatean”, hain zuzen ere. Argazkia: Maxixatzen