Les Luthiers taldeak '¡Chist!' ikuskizuna Baluarten aurkeztuko du datorren astean

Lunes, 6 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 14:31h

Imagen de archivo de Les Luthiers.

Imagen de archivo de Les Luthiers.

Galería Noticia

Imagen de archivo de Les Luthiers.

NAFARROA. Les Luthiers talde argentinarra Iruñeko Baluartera etorriko da heldu den martxoaren 15etik 18ra ¡Chist! izeneko bere ikuskizun berria aurkeztera. Areto Nagusian arratsaldeko 20.00etan hasiko diren emanaldiak oholtza gainean 49 urtez eskainitako obra entzutetsuenen eta dibertigarrienen hautaketa jasotzen du.

Ikuskizun honen hari nagusia La Comisión izeneko antzezlana da;himno nazionala beren interesen arabera aldatu nahi duten bi politikari ustelen gorabeherak kontatzen dituen lana, alegia. Les Luthiersen obrarik onenen antologia hau beste zenbait lanekin osatzen da: La Bella y Graciosa Moza Marchose a Lavar la Ropa, Educación Sexual Moderna, el Rap Los Jóvenes de Hoy en Día, Manuel Darío, El Bolero de los Celos eta La hija de Escipión, guztiak ere beste ikuskizun batzuetatik ateratakoak, esaterako, Bromato de armonio, Unen Canto con Humor edo Por Humor al Arte.

Baluarte Fundazioaren 2017ko otsaila – maiatza Denboraldiaren baitan datorren ikuskizun hontarako sarrerak 45, 55 eta 70 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko webgunean (www.baluarte.com), txartel-leihatilan eta 902 15 00 25 telefonoan. Gainera, Baluarte Joven programaren baitan (gazte txartelarekin), emankizun bakoitza baina hiru egun lehenago sarrerak 14, 17 eta 21 eurotan jarriko dira salgai leihatilan. Sortu zenetik (1967), 9 milioi pertsonak baino gehiagok ikusi dute Les Luthiers 15 herrialdetan, 35 ikuskizunen eta 170 eszena eta abestiren bidez. Taldearen 49 urteko historian zehar, nazioarteko sari ugari jaso ditu.