Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

% 69 gehitu dira Ingurumen Departamenduak abiarazitako zehapen-espedienteak 2016an, horietako erdiak arrantza eta ehizagatik

Lunes, 6 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 21:26h

581 zehapen-espediente ireki zituen iaz Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak, ingurumenaren arloko araudiarekin lotutako arau-hausteengatik, 2015ean baino (343) % 69 gehiago, eta 2014an baino (312) % 86 gehiago.

Ingurumeneko Araubide Juridikoko Atalak uste du igoera hori gertatu dela, batez ere, espedienteen tramitazio elektronikoa ezarri delako eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia osatzen duten zerbitzuekin, Basozaintzako Atalarekin, Foruzaingoaren Ingurumenaren Babeserako Lantaldearekin eta Guardia Zibilaren SEPRONArekin egindako lan planifikatu eta koordinatuagatik.

Irekitako 581 espedienteetatik % 26 (146) arrantzarekin lotuta zeuden, % 23 (134) ehizarekin eta beste % 23 (134) mendietako jarduerekin. Ingurumenaren Babeserako Esku-hartzeari buruzko Foru Legearekin lotutakoak daude ondoren, askoz gutxiago diren arren, % 8;hala ere, horiek dira ingurumenarengan eragin handiena dutenak, eta batez besteko zehapen ekonomikoa 20.000 eurokoa da. Gainerako espedienteak honako gaiekin lotutakoak dira: abelbideak (% 6);hondakinak (% 6);espazio naturalak (% 3);flora eta fauna (% 3);eta beste gai batzuk, orokorrean Done Jakue Bidearekin lotutakoak (% 2).

Ingurumen arloko Araubide Juridikoaren Atalak 2016an egindako jarduerari buruzko txostenaren datuen arabera, iaz abiarazitako 581 espedienteetatik 174k irekita jarraitzen dute oraindik, eta 407 dagoeneko amaitu dira. Azken horietatik 313tan abiarazi da zehapen-prozedura, eta horietatik % 88 izan dira azkenean zehapena jaso dutenak;guztira, 411.256,31 euro.

Amaitutako 407 espedienteetatik 244 arau-hauste arinei dagozkie;162 espediente arau-hauste larriei, eta bat arau-hauste oso larriagatik abiarazitakoa da, hirugarrenen bizitza edo osotasun fisikoa arriskuan jarrita ehizatzeagatik. Azkeneko espediente hori 2.001 euroko isunarekin eta hiru urtez ehizatzeko lizentzia kenduta edo ezgaituta ebatzi da.