Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Kulturaren Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako musikaren lehenengo historia orokorra argitaratu du

NAVARRA.ES - Lunes, 6 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 21:25h

Kulturaren Zuzendaritza Nagusiak "Navarra. Música" lana argitaratu du, Maria Gembero-Ustarrozena;Nafarroako musikaren lehenengo historia orokorra da, eta idatzizko tradizioko errepertorio kultua, ahoz transmititutako musika tradizionala eta hiri-musika herrikoiak lantzen ditu, une historiko bakoitzean Nafarroaren soinu-paisaia osatu duten errepertorioen ikuspegi panoramikoa eskainiz. Azal gogorrez azaleztatu da, eta kalitatezko papera eta koloretako argazkiak erabili dira lana osatzeko.

Musikologia historikotik eta kultura-historiatik planteatu da lana, eta arreta berezia eskaintzen die garai bakoitzean nagusi ziren musika-jardunei, musikari nagusiei eta genero, estilo eta konposizio nabarmenenei. Liburuak Nafarroaren eta beste eremu geografiko eta kultural batzuen arteko musika-elkartruke oparoak erakusten ditu, baita nazio eta nazioarte mailan proiekzioa izan duten garai guztietako musikari nafar ugarien errepasoa egin ere.

Hutsune nabarmena zegoen arlo honetan, eta hori betetzera dator liburu hau. Egileak sarreran dioenez, beste arlo batzuetan dagoen historia-tradizio sendoarekin kontrastean, oraindik ez zegoen Nafarroako musikari buruzko historia orokorrik;ezta garai historikoen araberako musika-azterlan orokorrik ere, Higinio Anglesek 1970ean argitaratutako Nafarroako erdi-aroko musikaren historia izan ezik;oraindik gutxi dira nafar musikariei buruzko ikerkuntza sakonak, baita kontserbatzen diren musikaren inbentarioak eta iturrien katalogoak ere. Nafarroak ez dauka osotasunean bere musika tradizionala, egungo hiri-musika herrikoiak, genero nagusiak eta musikariak hartzen dituzten monografiarik ere.