Julen Zelaieta eta Xabier Maia, finalaurrekoetarako sailkatuak

Nafarroako Bertsolari Txapelketak martxoaren 18an ekingo dio finalaurrekoen faseari

Martes, 7 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:08h

Xabier Maia nagusitu zen Uharten.

Xabier Maia nagusitu zen Uharten. (Argazkia: Utzitakoa)

Galería Noticia

Xabier Maia nagusitu zen Uharten.Espectacular ‘captura’ de uno de los momentos del ballet ‘La Cenicienta’.

iruñea- Pasa den asteburuan Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehenengo faseari itxiera eman zi-tzaion azken bi final-laurdenekin. Larunbatean, Iruritako Gizarte Bilgunean, Julen Zelaieta beratarrak eskuratu zuen garaipena eta igandean Uharteko Arte Garaikideko Zentroan jokatutakoan Jon Maia elizondarra gailendu zen. Biak ala biak finalaurrekoetarako pase zuzena eskuratu zuten, hartara.

Iruritako saioan, Zelaietaren atzetik sailkatu ziren Josu Sanjurjo, Amaia Elizagoien, Oskar Estanga, Ekaitz Astiz eta Saats Karasatorre. Uharteko saioan, bestalde, Eneko Fernandez, Ander Fuentes Itturri, Irati Majuelo, Sarai Robles eta Oskar Sanz de Acedo sailkatu ziren Maiaren atzetik.

Horrenbestez, osatu da Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetan ariko diren 18 bertsolarien zerrenda. Zelaietak eta Maiak, finalaurrekoetarako pase zuzena lortu dutenen zerrenda osatu dute, Julio Soto, Xabier Terreros eta Aimar Karrikarekin batera. Finalaurrekoetara igaro diren gainon-tzeko 13 bertsolariak puntuazio bidez sailkatu dira, hurrenkera honetan: Eneko Lazkoz, Iñigo Olaetxea, Iker Gorosterrazu, Joanes Illarregi, Eneko Fernandez, Saioa Alkaiza, Kotte Plaza, Ander Fuentes Itturri, Josu Sanjurjo, Patxi Castillo, Oier Lakuntza, Mikel Lasarte eta Alazne Untxalo.

Datorren asteburuan hasita, hiru finalaurreko jokatuko dira: martxoaren 18an, Beran;martxoaren 19an, Antsoainen;eta martxoaren 26an, Agoitzen. Horietako bakoitzeko irabazlea finalera sailkatuko da zuzenean. Sailkapenaren araberako bost bertsolari ere pasako dira apirilaren 8an Iruñeko Anaitasuna kiroldegian jokatuko den finalera. www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu daitezke saio guztietarako sarrerak. Berako sarrerak, gainera, Errekalde ostatuan erosi ahalko dira, eta Agoitzekoak Angiluerreka Elkartean. Saioen egunean bertan, gainera, zabalik izanen dira hiru aretoetako leihatilak, 16.00etatik aurrera. - M.M.P.