Elkarbizik bihar ikastaroa emango du

Astigarragako kultur etxean 19.00etan Arizmendiarrietaren eredua aztertuko dute

2017(e)ko martxoaren 7a, asteartea - 06:11etan eguneratua

Astigarraga- Bihar Elkarbizi taldeak 2017rako antolatu duen programaren aurreneko ikastaroa egingo da, 19.00etatik aurrera, Astigarragako kultur etxeko areto nagusian. Arizmendiarrietaren eredua: zatiketa politikoari aurre egiteko elkarlana izango da ekitaldi berri honetan jorratuko den gaia. Ikastaroaren hizlaria Pako Etxebeste izango da, Arizmendiarrieta Fundazioaren kontseilaria dena.

Ikastaroaren izaeragatik, parte hartzeko plazak mugatuak direnez, izena emateko epea gaur bukatuko da. Izen-ematea helbide elektroniko honetan egin daiteke: ganboiturri@gmail.com.

Jose Maria Arizmendiarrieta apaiza Arrasaten jardun zuen denboran egindako lana azter-tzea da ikastaroaren helburua. Bertara iritsi zenean, 1941ean, herria hondatuta eta zeharo zatituta aurkitu zuen.

Elkarlanaren mezua zabalduz, emaitza ederrak lortu zituen Arrasateko bizitzaren zenbait arlotan. Aipagarriak dira hezkuntza eta ekonomian izan zuen arrakasta. Izan ere, 1950eko hamarkadan Arizmendiarrietak beste eskolako graduatu ba-tzuekin batera Ulgor enpresa kooperatiba sortu zuen. Oso denbora gutxian hazi eta dibertsifikatu zuen bere produkzioa Fagor kooperatiban bilakatuz. Beranduago Laboral Kutxa ere sortu zuten.

“Ikastaroko galdera litzateke ia Arizmendiarrietaren ideak eta ibilbidea zenbateraino diren iradokigarriak gaur eguneko bizikidetza berreraikitze-lanetarako”, azaldu dute ikastaroaren arduradunek. - A.M.

Más sobre Vecinos

ir a Vecinos »