Patronatuak doaneko hiru saio antolatu ditu muskulazio gelan

2017(e)ko martxoaren 7a, asteartea - 11:41etan eguneratua

ELGOIBAR – Udal Kirol Patronatuak doaneko hiru saio antolatu ditu hilabete honetarako Mintxetako muskulazio gelan (denak 10.10ean hasiko dira). Hasteko, martxoaren 20an luzapenen tailerra egingo da, 22an muskulazio gelako aparatuak erabiltzen ikasteko saioa eta 23an abdominalen tailerra. Parte hartzeko interesa duten herritarrek hilaren 15a baino lehen eman behar dute izena Olaizaga kiroldegian edo Mintxetan. – J.L.