Zestoako ikasleek Agenda 21eko Jarraipen Foroa ospatu zuten

2017(e)ko martxoaren 7a, asteartea - 11:38etan eguneratua

ZESTOA – Zestoako ikasleak, Agenda 21ean murgilduta, duela gutxi Josetxo Mendizabal alkatearekin eta Ingurumen teknikariarekin elkartu ziren Udal Jarraipen Foroa ospatzeko. Aizarnako eta Arroako Herri Eskolek hartu zuten parte eta 2015-2016 ikasturtean azterturiko ekitatea landu zuten. Hurrengo hitzordua maiatzean izango da, eta helburua ekitatea eta klima aldaketaren inguruko proposamenak plazaratzea izango da. – A.R.