‘Francoren bilobari gutuna’ antzezlana Beran

Miércoles, 8 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:07h

bera- Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia eta Le Petit Theatre de Pain antzerki taldeek elkarlanean Francoren bilobari gutuna antzezlan arrakastatsua eskainiko dute larunbatean 19.00etan Kultur Etxean, Berako Euskara Batzordeak, Nafarroako Antzoki Sareearen, Berako Kultur Batzordearen eta Udalaren laguntzaz antolatua. Sarrerak salgai daude Errekalde eta Xugan, 10 euroren truke. Antzezlanak XVII. Donostia Antzerki Saria irabazi berri du. - A.A.A.