Matxismoa eta nerabeak hizpide, bihar Zumarragan

2017(e)ko martxoaren 8a, asteazkena - 11:53etan eguneratua

ZUMARRAGA – Bihar, 19.30ean Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean, Eider Goiburu psikologoak Ba al dago matxismorik gaur egungo nerabeen artean? hitzaldia emango du. Ekitaldi hau Joxe Mari Iparragirre institutuaren 50. urteurreneko programaren barne antolatu dute. Uxue Larramendi, Ainara Monterrubio eta Amaia Rodriguez ikasleek beraien iritzia emango dute eta Nerea Altolagirre ikasle ohiak aurkezle lanak egingo ditu. Martxoaren 30erako eta apirilaren 27rako ere hitzaldiak antolatu dituzte. – A.Z.