“Bizi-bizi” jarraitzen du euskarak Zarauzko kaleetan

Soziolinguistika klusterrak egindako ikerketaren arabera, haurrak dira Zarautzen euskaraz gehien hitz egiten dutenak, eta adinekoak, berriz, gutxien

Ane Rotetaren erreportajea eta argazkia - 2017(e)ko martxoaren 9a, osteguna - 06:11etan eguneratua

Hainbat herritar Zarauzko Kale Nagusitik pasatzen.

Hainbat herritar Zarauzko Kale Nagusitik pasatzen.

Galería Noticia

Hainbat herritar Zarauzko Kale Nagusitik pasatzen.

2011 urtean egin zuen Soziolinguistika Klusterrak lehen kale neurketa Zarautzen, eta asteartean aurkeztutako datuak 2016ko iraila eta urriko erabileraren ingurukoak izan ziren. Belen Uranga zumaiarrak aurkeztu zituen datuak eta azaldu zuenez, haurrak dira euskara gehien erabiltzen dutenak (%70,5). Gazteak dira hurrengoak, %54,9ko portzentaiarekin, eta helduak (%41,7) eta adinekoak (%37,3) dira euskara gutxien erabiltzen dutenak.

Xabier Txurruka alkatearen ustez, adin tarte gazteenetan emai-tzak hobetzea “albiste pozgarria da”. “Zarautz turistikoki erakargarria da, azken urteotan asko hazi da eta erabilera mantentzea ez da gutxi. Baina, datuek behera egitea ez da nahikoa. Herri euskaldun garen aldetik, badugu erantzukizun bat eta euskararen erabilerari dagokionez, eredugarri izatea dagokigu”, azaldu zuen Txurrukak.

Alde zaharrean gehienZonaldeei dagokienez, Soziolinguistika Klusterrak ikerketa Zarauzko honako bost eremutan egin zuen: alde zaharra, Iñurritza-San Pelaio, Eroski ingurua eta Itxasmendi, Azken Portu eta malekoi ingurua. Ziur aski turismoaren eraginez, malekoian entzun zuten ikerlariek euskara gutxien (%36,4), eta alde zaharra izan zen, berriz, euskara nagusitu zen gunea. Horren ondoren azaldu dira Iñurritza-San Pelaio (%62,8), Eroski ingurua eta Itxasmendi (%51,9) eta Azken Portu (%50,5) eremuak.